“ASKARI TXIKIAK” 2019/20 ZERBITZUA

Ikasturte honetan martxan jarri berri dugun Askari Txikiak zerbitzuak izan duen arrakasta ikusita, 2019-2020 ikasturtean ere mantenduko da.

Arauak berdinak izango dira aurten ere. Gogoratu zerbitzu biak ( goiztiarrak eta Askari txikiak ) osagarriak direla, hau da, goiztiarretan izena emanda duten familiek, askari txikietan ere izena emateko aukera dute zerbitzu biak erabilita ordu eta erdia gainditzen ez bada.

Hauek dira modu konbinatuan egin litezkeen ordutegiak:
“Goiztiar txikietan” sartu 08:00etan eta “Askari txikietan” irten 16:30ean (gehienez ere ordubete eta 30 minutu).
“Goiztiar txikietan” sartu 08:30ean eta “Askari txikietan” irten 17:00etan (gehienez ere ordubete eta 30 minutu).
“Askari txikiak” izeneko zerbitzua, hasiera baten 17:00ak arte izango da, eta zenbat familiak interesa agertuz gero gehienez ere 17:30ak arte luza liteke (eskolako ordutegitik kanpoko ordubete eta erdi).

LANGILEAK

Zerbitzu hau eskaintzen duten profesionalek, euskara jakiteaz gain, esperientzia zabala daukate umeekin lan egiten, izan ere HH2ko geletan aritu dira laguntzaile lanetan, jantokiko begirale lanetan, eskolako autobusetako begirale lanetan, eta abarretan.

FUNTZIONAMENDUA

Zerbitzu hau eskola-egun guztietan eskaintzen da, HH2ko umeekin izan ezik, horiek eskolako egokitzeko aldia amaitutakoan hasten dira (irailaren amaieran).

Irteeraren antolaketa
HH2, HH3, HH4 (Haur hezkuntzako eraikina): andereñoek umeak utziako dituzte haur hezkuntzako eraikinaren sarreran dagoen barruko jesarlekuan, han egongo da laguntzaileetako bat 15:50ean, ostean ume guztiak batera “Askari Txikietarako” gordetako gelara (eraikin berean) eramateko; beraz, euren segurtasuna bermatzeko, inongo momentutan, ez dira irtengo kalera.
HH4tik aurrera (Haur hezkuntzako eraikina/Lehen hezkuntza/jangela): Eraikinaren barrualdean laguntzaile bat egongo da 16:00etan, eta bera arduratuko da “Askari Txikietan” izena emandako ume guztiak taldekatu eta haur hezkuntzako eraikinera eramateaz, beraz, euren segurtasunagatik, ez dira irtengo kalera bakarrik.
Zuzendaritzako eraikina: Umeak, Haur hezkuntzako eraikineko dagokien gelara joango dira.

Zerbitzuaren antolaketa
Umeren batek eskolaz kanpoko jarduera batera joan behar badu, laguntzaileetako batek eramango du dagokion gelara, 16:15ean.
Zerbitzuak dirauen bitartean umeek askaldu eta etxerako lanak egin ahal izango dituzte, bestelako jarduerak ere egingo dituzte. Askaria etxetik ekarriko da goizean, eta ezin izango da ekarri hotzetan gorde beharreko ezer.

KONTRATAZIOA

Zerbitzua Gurasoen Elkartearen bidez kontratatuko da. Gurasoen Elkarteko bazkidea izan beharra dago zerbitzua erabiltzeko. Kuota 10 euro/urteko/familiako.

Gaur egun zerbitzua ematen duen enpresa: SERVYREST.

ORDAINKETA

Zerbitzu honen prezioa:

HILEKOA (Askari txikiak) ……………………………………………..40 € /hileko.
HILEKOA (Goiztiar txikia)…………………………………………30 € /hileko.
Zerbitzu biak ………………………………………………………………70 € /hileko.

Erreserbatutako plazetarako ordainagiriak helbideratu egingo dira eta hile bakoitzeko azken astean kobratuko dira, irailean hasi eta ekainean amaituta.

HH2-ko umeak zerbitzua iraileko azken astean erabiltzen hasi arren, irailari dagokion kuota osoa ordainduko dute.

Irailetik aurrera zerbitzua hartu nahi duten familiek, libre daudenean baino ezin izango dituzte hartu. Plaza librerik ez baleukate, itxaron-zerrendan geratuko dira harik eta langile gehiago kontratatzera heltzeko gutxieneko taldea osatu arte.

2019/2020 ikasturtera begira, zerbitzu hau erabiltzeko interesa duten familiek Ampako webgunean dagoen inskripzioa bete behar dute. ( ekainak 2019)

 

SERVICIO “PEQUEÑAS MERIENDAS” 2019/2020

Dada la gran aceptación del servicio de “Pequeñas meriendas” que hemos puesto en marcha este año, vamos a continuar con el mismo durante el curso 2019/2020.

La regulación será la misma que en este primer año. Recordar que se puede complementar ambos servicios en un máximo de hora y media, es decir, las familias que están inscritas en “Pequeños Madrugadores” podrían estarlo también en “Pequeñas Meriendas” pero sin superar la hora y media entre los dos servicios.

Los horarios que se podrían hacer combinando serían los siguientes:
Entrar en “Madrugadores” a las 8:00 y salir en “Meriendas” a las 16:30 (1h30min máximo).
Entrar en “Madrugadores” a las 8:30 y salir en “Meriendas” a las 17:00 (1h30min máximo).
El servicio de “Pequeñas Meriendas” será en un principio hasta las 17:00h, en caso de haber varias familias interesadas podría alargarse hasta las 17:30 como máximo (1h30 más del horario escolar).

PERSONAL

Los/as profesionales que proporcionan este servicio tienen dominio del euskera y amplia experiencia en atención a niñ@s, habiendo desarrollado su vida laboral en aulas de HH2 como auxiliares, monitoras de comedor, monitoras de autobuses escolares etc.

FUNCIONAMIENTO

Este servicio se da todos los días del calendario escolar, excepto para los/as niñ@s de HH2 que empiezan una vez finalizado su periodo de adaptación a la escuela (finales de septiembre).

Organización de la salida:
HH2, HH3, HH4 (Edificio Infantil): las andereños dejarán a l@s niñ@s en el banquito interior que está en la entrada del edificio de infantil, allí estará una de las auxiliares a las 15:50 para llevarles posteriormente a todos juntos al aula correspondiente reservada para “Pequeñas Meriendas” (del mismo edificio), por lo que no saldrán a la calle en ningún momento por su seguridad.
HH4 en adelante (Edificio Infantil/Primaria/comedor): Habrá una auxiliar en el interior del edificio a las 16:00 que se encargará de agrupar a tod@s l@s niñ@s que estén inscritos en “Pequeñas Meriendas” y llevarles al edificio de infantil por lo que no saldrán a la calle solos por su seguridad.
Edificio de dirección: l@s niñ@s acudirán al aula correspondiente del edificio de infantil.

Organización del servicio:
Si un/a niñ@ tiene que acudir a una extraescolar, una de las auxiliares le llevará al aula correspondiente a las 16:15 (no hay extraescolares hasta HH3-3 años).
L@s niñ@s podrán merendar, hacer los deberes y harán actividades durante el tiempo que dure el servicio. La merienda se traerá de casa por la mañana, no pudiendo ser nada que necesite conservarse en frío.

CONTRATACIÓN

El servicio se contrata a través del AMPA. Hay que ser socio del AMPA para poder utilizarlo.

La empresa que actualmente presta el servicio es SERVYREST.

PAGO

El precio de este servicio es.

MENSUAL (pequeñas meriendas) ………………………………………….……..40 € /mes.
MENSUAL (pequeños madrugadores)………………………………………..30 € /mes.
AMBOS SERVICIOS…………………………………………………………………………70 € /mes.

Los recibos para las plazas reservadas serán domiciliados y se girarán el día 15 del mes en curso, empezando en septiembre y finalizando en junio.

Aunque los/as niños@s de HH2 comienzan a utilizar el servicio la última semana de septiembre, pagarán igualmente el mes de septiembre completo.

Las familias que quieran incorporarse al servicio a partir del mes de septiembre, quedarán sujetas a la disponibilidad de plazas. En caso de no disponer de plazas libres quedarán en lista de espera hasta completar un mínimo que permita contratar más personal. (suscripción en Junio 2019).

Todas las familias interesadas en este servicio de cara al curso 2019/20 deberá de rellenar la inscripción en la página web del ampa. www.deriokoampa.com